|
MAIATZAK 16, ERTZAINTZAREN EGUNA Opari batez saritzen gaitu Ares jaunaren Gobernuak, Zaindariaren Jai berribatez: maiatzak 16, Ertzaintzaren eguna. Maiatzak 16 ?, Ertzaintzaren eguna? Ertzaintzaren eguna, Ertzain guztientzat, lanera joaten garen egun bakoitza da. Hau argi eta garbi gera dadila lehenik eta behin. Erabaki hau, aldebakarreko erabakia da, Rodolfo Ares kontseilariarena. Egun hau ospatzea ez bait da erabaki inongo foro edo erakunde konpetentetan. Egun horretan euria egiteko aukera gutxi dagoela(?), hau da, Rafael Iturriagaren—Barne Sailburuordearen— hitzetan, erabili duten arrazonamendua data aukeratzerakoan, egunegokiagoak eta esanguratzuagoak alde batera baztertuz . Egun honen helburua, bere hitzei jarraituz, Erakunderaen irudi ireki bat erakusteada. Kontua da ordea, hiritar soilak ezingo duela egun honetan parte hartu,aldez aurretik gonbidatuko pertsonaiei, Ertzainei eta hauen familiei soilik zuzendua dagoelako jaia. Ez da garairik onena, gure uztez, Barne Sailak denbora, errekurtso eta dirua egun honi ezkeintzeko. Gauregun,oraindik, hainbat lan arazo daude konpontzeko mahai-gainean . Zer gertatzen da Kolektiboaren lan hitzarmen, adinaren araberako bigarren lanaldia, Ertzainen segurtasun neurriak, hiritarren babesa kalitatezeta behar den dezala bermatuko duen ertzain kopurua handitzea—behin eta berrizeginiko eskaria hain zuzen—, Egun Sentia Ertzaintzaren lan ereduaz, lan egutegien errespetatzea,Ertzainen karreraren garatzea eta abar luze batekin ? MAIATZAK 16,ERTZAINTZAREN EGUNA ESANek uzte du beste helburu batzuk bete behar dituela gobernu honek, ez soilik helburu propagandistikoak. Ertzainen uztea da, soilik argazkietan ateratzea eta propaganda egitea direla Aresek eta bere gobernuak egiten duten lan bakarra, erakundeak dituen arazo larriak konpondu gabe. Dekretuen bidezko agintea da Sailburuarena, lan eta nortasunaren inguruko istiluen sortzaile, kontaezinak diren espainiako banderak jarri ditunon nahi ertzainetxe eta erakundeko bulego eta txoko guztietan, baita era Patxi Lopezen argazkiak. Hau da bere kezka bakarretako bat. Arkautiko Ikastetxea era bat desitxuratu du. Hau jada, ez da Ertzainentzat erabilgarri . Ertzainetxetan Ertzain kopuru urria dela eta, gaur egungo lan konpuru ugaria dela eta, Ertzainak geroeta urrutiago daude euskal hiritarrengandik. Sailburuari, egoera negargarri honen aurrean, bere indar guztiak ertzaintzaren arazo larriak konpontzera bidera ditzala exigitzen diogu. Gizartearen eta Ertzainen ongizateagatik.
Escribe tu comentario (0 Comentario[s]) |